Azken aldiotan ohiartzun egiten ari den talde batez hitz egingo dizuet gaur, hain zuzen ere Esne Beltzaz.
Esne Beltza orain dela gutxi sortutako talde euskalduna da, taldea sortzearen ideia Xabi Solanori otu zitzaion Fermin Muguruzarekin gira batean zegoela. Taldearen izena (Esne Beltza: Leche Negra) Fermin Muguruzak berak proposatu zuen paradoxa bat egin nahian. Ferminek esan nahi zuena zen "beltzen" musika, musikari zurien bidez jotzea, taldeak, batez ere: reggae, skaeta hip hop-en nahaste bat egiten dute trikitrixarekin batera.
Fermin Muguruzaren kontrabandaren musikari batzuk gehitu ziran proiektura, baita Xabi Solanorekin Etzakit edo The Solanos taldeetan jo duten musikari batzuk ere.
2008an taldearen lehen diska ateratzen da Made In Euskal Herria deitua. Lan hau 15 abesti batzen ditu, batez ere euskaeraz abestuak baina abesti eta ahapaldi batzuk gaztelaniaz, ingelesez edota portugaldarrez.
2009an taldearen kide batzuk Xabi Solanok buru lez, CD+DVD bat grabatu zuten: Esne Zopak - Esnesaltzailearena. Lan hau trikitrixaren mundura eskainita zegoen eta abestiak ildo horretakoak dira. Trikitilarien elkarrizketa batzuk agertzen dira baita ere.
Urte honen ekainean bere bigarren lana atera dabe Noa deitua, diska honek 17 abesti ditu eta bestean moduan euskeraz abesten dute nagusiki baina beste hizkuntza batzuk erabilita. Bere estiloari leial jarraitzen dabe. Hemen diska deskargatu ahal izango duzu.

ABESTIAK:
01 Hommes et femmes de couleur
02 Lurraren
03 Hona bostekoa
04 Hankatxuak
05 Eskuekin
06 Hogei
07 Hiru kolpetan!
08 Gogoak
09 Sonidero
10 Freedom
11 Sortzen
12 Rocokokofader
13 Revolutions piratak
14 Break-rut
15 Noa
16 Love my land mix
17 Nafar Erreinua
Noa Jaitsi
Noa diskaren prezentazio bideoa
01 Hommes et femmes de couleur
02 Lurraren
03 Hona bostekoa
04 Hankatxuak
05 Eskuekin
06 Hogei
07 Hiru kolpetan!
08 Gogoak
09 Sonidero
10 Freedom
11 Sortzen
12 Rocokokofader
13 Revolutions piratak
14 Break-rut
15 Noa
16 Love my land mix
17 Nafar Erreinua
Noa Jaitsi
Noa diskaren prezentazio bideoa
No hay comentarios:
Publicar un comentario