Eta askok galdetuko duzue zeure buruari, nortzuk dira Haxotz?Haxotz, rock-punk eta heavy metala estiloak nahasten dituen kirikiño ikastolako 3 lagun sortu zuten, hain zuzen ere Unai (bateria), Ander (baxua) eta Iñakik (gitarra). Geroago Jon (gitarra) eta Markelekin (gitarra) batu ziren, baina oraindik Jokin (abeslaria) falta zitzaien taldea osotu zezan.
Gauzak horrela eta oraindik ospetsuak izan gabe lokaletan eta Bilborockean entsaiatzen hasi ziren eta geroago txapelketa batzutan (Banden lehia irabazi zuten 2009. urtean) eta kontzertu ezberdinak ematen (Zorrotzan, Sondikan, Plentzian, Gorlizen,...).
Horrela, ospea irabazten hasi ziren eta euren abestiak sortzen baita ere. Orain dela gutxi maketa berria aurkeztu dute, Hil Ala Bizi, eta oso laster bada etorkizunaz hitz egiteko euren maketa entzunda nirekin bat egongo zarie etorkizunean haietaz gehiago mintzatuko dela Euskal Herrian.
Espero dut gustukoa izatea.


Music Playlist at MixPod.com

No hay comentarios:
Publicar un comentario