Zelan pasa dozue Zubia? Nik indarrak berritu ditut eta erabaki dot Azaroaren 13an Zamudiora joatea kaotiko ikustera gogoekin aurkitzen naz eta. Gainera bertara joaten aniamtu ezkero kaotiko entzun ahal izango duzu ta gainera dohainik!
Kaotiko Agurainen 1990ko hamarkadaren amaieran sortutako euskal rock taldea da, taldea euskalduna izanda ere nagusiki gaztelaniaz abesten du.
Kaotiko baino lehenago Kaos Etiliko deitzen zen talde baten aritu ziren bere kideetako hiruk. Horrela Kaos Etiliko desegin zenean hauek Kaotiko sortu zuten. Bere lehen diska 2001. urtean argitaratu zuten Mundu Kaotiko deitua. Hurrengo lana 2003an kaleratua Raska y Pierde du izena. Bi diska hauek grabatu eta gero, Gazteisko Azkena aretoan 2004ko apirilaren 17an emandako kontzertua grabatzea erabaki zuten ta horrela 2005eko martxoaren 14an DVD batean argitaratuz.
Laugarren lanak Destino Escrito izena du, Unibersal zigilupean argitaratu zutena 2006an. Azkenik, 2008ko otsailaren 21ean argitaratu zuten beren bostgarren eta azkeneko lana orain arte, Adrenalina izenekoa. Azken lan honetan euskeran idatzitako abesti bat badute ere, Paradisu Taberna izenekoa.Zamudioko kontzertuaz aparte beste leku batzutan ere bere musika apartaz gozatu ahal izango duzu.
Hemen usten dizut helbidea hobeto komeni zaizun kontzertura joan ahal zaitezan.
No hay comentarios:
Publicar un comentario