Bisitariak

27 nov 2010

Euskararen eguna 2010

Kaixo Bilbotar maiteok!
Gaur euskararen egunari buruz hitzegingo dizuet. 
Euskararen Nazioarteko Eguna abenduaren 3an izaten da beti. 1949an Eusko Ikaskuntzak ezarri zuen egun hau euskararen nazioarteko egun gisa. Geroago, 1995ean Eusko Jaurlaritza eta Euskaltzaindiak bat eginik, euskararen nazioarteko eguna instituzionalizatu egin zuten.
Egun hori berezia bihurtu zen euskaldunentzako eta euskaraz mintzatzen gdugunontzat. Horregatik, eguna ospatzeko hainbat kontzertu bereziak egiten dabez euskararen alde dirua batzeko, eta nik hitzegingo dizuedan kontzertuari buruz Mendizorrotzako kiroldegian izango da. Bertan sarrera 4Euro bakarrik ordainduz, euskal talde hoberenetariko batzuk entzun ahal izango  dituzu. Entzutetzuenak Su Ta Gar, Betagarri, Doctor Deseo, Gose eta Bronze taldeak izanda. Ateak arratsaldeko 17:00etan zabalduko dira.
Aukera ezin hobea da zure lagunekin hara joateko eta euskararen alde kontzertu on batzuetaz gozatzeko, eta nik seguruenez han ikusko didazue joan ezkero.
Eta gogoratu: Euskal Herrian, euskaraz bizi!


25 nov 2010

Haxotz kirikiño ikastolako taldea

Gaur hitz egingo dizuet taldeari buruz Haxotz du izena.
Eta askok galdetuko duzue zeure buruari, nortzuk dira Haxotz?
Haxotz, rock-punk eta heavy metala estiloak nahasten dituen kirikiño ikastolako 3 lagun sortu zuten, hain zuzen ere Unai (bateria), Ander (baxua) eta Iñakik (gitarra). Geroago Jon (gitarra) eta Markelekin (gitarra) batu ziren, baina oraindik Jokin (abeslaria) falta zitzaien taldea osotu zezan.


Gauzak horrela eta oraindik ospetsuak izan gabe lokaletan eta Bilborockean entsaiatzen hasi ziren eta geroago txapelketa batzutan (Banden lehia irabazi zuten 2009. urtean) eta kontzertu ezberdinak ematen (Zorrotzan, Sondikan, Plentzian, Gorlizen,...).
Horrela, ospea irabazten hasi ziren eta euren abestiak sortzen baita ere. Orain dela gutxi maketa berria aurkeztu dute, Hil Ala Bizi, eta oso laster bada etorkizunaz hitz egiteko euren maketa entzunda nirekin bat egongo zarie etorkizunean haietaz gehiago mintzatuko dela Euskal Herrian.


Hona hemen haien sut&blai programan egindako elkarrizketa eta haien abesti batzuk. 
Espero dut gustukoa izatea.






MusicPlaylist
Music Playlist at MixPod.com

22 nov 2010

AC/DC Bilbon

Gaurkoz, salbuespen bat egingo dut nire blog honetan.
Badakit euskal rock musikaz hitzegiteko dela baina otu zaidanez, zatitxo honetan rock musika talderik onenari buruz hitzegingo dizuet.
Bai lagunok, gehienok asmatu ahal izan duzuenez, gaur AC/DC eta honek uda baino lehen emandako Bilboko kontzertuari buruz mintzatuko natzaizue. Eta gauza asko kontatu aahal izango dizkizuet zeren eta bertan ni egon nintzelako.
AC/DC munduko musika talderik arrakastatsuenetariko bat da eta euren irudia, honekin esan nahi dut mundu osoan dela ezaguna eta jende gehienak zer den badakien, zein herrialdekoak diren berdin emanda.
Talde honek Angus eta Malcom Young anai ezkoziarrak sortu zuten Australian 1973an. Hasieratik oso ezagunak egin ziren euren zuzeneko emanaldiengatik eta Angus Youngen jardun eta eskola-itxura bitxiengantik. Angus, taldea sortu zenean eskolan jarduten zen oraindik, eta taldearen emanadietako bati ezin garaiz iritzi ikusita eskola arropekin jotzen hasi zen, jarraitzailei hainbeste gustoko zien zeren eta horrela janzten jarraitu zuen zuzenean jotzen zuten bakoitzean.
Badakizuenez denbora tarte txikian, AC/DC-k bi kontzertu eskaini ditu Bilbon. Lehenengoa, sarrera salmenta penagarri baten ondoren, 2009ko apirilaren 4an izugarrizko emanaldia eman zuten Bilboko BEC-ean.
Baina 2010eko ekainaren 28an berriro bueltatu ziren Bizkaiko hiriburura, aldi honetan San Mames Athleticko futbol zelaian eman zuten kontzertua.
Fitxategi:Madrid-acdc 38.JPGAstelehen baten izan zen, eta egun osoa saskibaloiko "campus" baten eman ondoren, korrika eta oso nekatuta etxera joan, AC/DC-ko kamiseta bat jantzi eta kontzertura joan nintzen metroz. Eta oso nekatuta banengoen ere, futbol zelaian sartu bezain laster nekea kendu eta kontzertua hasi orduko saltoka nenbilen, "Thunderstruck" abestiaren hasiera entzutean.
Kontzertura aita-amarekin, osaba eta bere lagun batzuekin joan nintzen. Aita eta ama ezkerreko gradetan zeuden kokatuta sarreren arabera, besteok aldiz zelaian geneukan sarrerak, eta jende guztiarekin batera egon behar izan ginen. Kontzertu gehienetan lez jendea beti egoten da bultzaka lehenengo lekuak lortu nahian, baina niri momentu haietan, ez zitzaidan axola, rock musika talde handienaren kontzertu batean bainengoen.
"Thunderstrcuk", "High Way To Hell", "Back In Black", "Hells Bells" ... bezalako abestiak entzun eta gero 2 orduko kontzertuari amaiera emon zioten.
Futbol zelaitik ateratzean, kontzertuan zehar erositako adar gorriak buruan neramazala, ez nuen nekerik nabaritzen, bakarrik poz handi bat. Kanpoan gengozala, nire gurasoekin batu eta gero kontzertuari buruz lagunekin hitzegiten emon genduzan minutu batzuk. Ondoren, jende asko bezala, metroa hartu genuen etxera bueltatzeko, eta horren ostean ohera, beste egun bat saskibaloira jokatzen emoteko.
Hau izan zen nik bizi nuen bezala kontzertua.

21 nov 2010

Bilborock eta "Villa de Bilbao" txapelketaren finalak

Zelan asteburua lagunok?
Nik nahiko atsedena hartu nuen astea indarrekin hasteko.
Bariku arratsaldean Bilbo rockera joan nintzen, bertan lagun batzuk barikuro euren taldearekin jotzen baitabe. Taldea ukabila du izena eta euren blogan ikusi ahal izangoduzuenez, heavy metala, rocka edota ska bezalako musika estiloekin nahasten dabe.
Bilbo Rocka kontzertuak ematez gain, aurreko partean hainbat hotsgabeturiko gelak aurki genezake, bertara joten dira nire lagunak. Azken aldiotan "Villa de Bilbao" rock-heavy musika txapelketa antolatzen ari dira eta barikuro jende asko biltzen da bertan kontzertuk entzuteko edota musika jotzeko. Rock-heavy musika gustoko ezkero, gomendatzen dizuet bertara joatea eta beste lagun asko bezala musikaz gozatzea. Finala datorren barikuan izango da, hain zuzen ere azaroaren 26an.
Nik behintzat ez dot galduko Bilboko talde onenetarikoak entzuteko aukera paregabe hau.

20 nov 2010

LOR - Rock Terapia (2009)

Orain dela gutxi sortu ziren, baina ohiartzun handia egin dabe Euskal Herriko rock musika gustoko dabenen artean. LOR musika taldeaz hitzegiten ari natzaizue, talde hau 1998an Elorrion (Bizkaia) sortu zen eta oraindik gazteak badira ere, erne, badakite nola rocka, euskeragaz eta euren ideiakaz gazteoi musikaz gozatzen usten. Taldekideak:  Kimetz Blanco (baxua), Lander Irazola (kitarra eta ahots nagusia), Kimetz Zenitagoia Dummy (kitarra eta ahotsa) eta Ramiro Untzeta (bateria) dira.
Bi diska baina ez dabe atera: LOR 2003an, Bakoitzari Berea 2005ean eta azkenen Rock Terapia 2009an argitaratua. Hiru diskak Gor diskoetxearekin kaleratu dituzte.
Lehen esan dudanez oraindik gazteak dira, baina euren lehenengo hiru diskak entzunda nirekin ados egongo zarie etorkizun oparo bat eukiko dutela.



Hirugarren diskoa argitaratu berri du Elorriko Lor hirukoteak: Rock Terapia. Orain arte jorratu duten metal estilotik aldendu dira hirukote gisa atera duten disko berrian; oraingoan rock doinuak dira nagusi.


ABESTIAK: 
1.Rock Terapia
2.Alde egin nahi dut
3.Denbora
4.Distantzia
5.Ornainak
6.Zuriak
7.Hitzek traizionatzen naute
8.Bizi kuadrikulatuak
9.Musikaren putreak
10.Elkartasun itxaropen

LOR - Rock Terapia


17 nov 2010

Latzen

Kaixo irakurle maiteok!

Gaur disolbaturik dagoen talde batez hitz egingo dizuet, hain zuzen, ere Latzeni buruz.
Latzen Oñatin 1993an Gorka Lazkano (bateria jotzailea), Joxemari Azpitarte (baxua) eta Aitor Uriartek(ahotsa) sortutako musika taldea zen. Latzenen bizitza musikaren munduan oso laburra izan zen, estuioko bi diska bakarrik ditu, baita maketa bat ere.
Oso gazte hasi ziran eta Carlos Kreatoren estudioan grabatu zuten bere lehenengo maketa, Heriotzari deika deitua. Taldearen heavy musika indartsuak ohiartzuna izan zuen.
Horrela 1996an bere lehenengo diska kaleratu zuten Ohiuka diskoetxearekin, Kontzientzia ala infernua deitua.  "Bat gehiago", "Hiesa ihes" eta "Ze ingo xu" kantuek eta irratian mila bider errepikatu zuten "Laztana" baladak areagotu egin zuten Oñatikoen arrakasta. Urte hartan jende ugari joan zen Latzenen kontzertuetara. Adibidez, Bilboko Aste Nagusian Gas plazan emandako zuzenekoa jendetsua izan zen.
1997. urte bukaeran, taldeak atsedena hartu eta euren bigarren diskoa egiten hasi ziren. Urtebete geroago diskoetxe berberarekin Ardi larruz lana atera zuten. Gipuzkoarrek euren musika gogortu, eta, aldi berean, moteldu egin zuten. Metal pausatuago eta pisutsuago baten alde egin zuten. Gipuzkoarren bigarren lanak ere harrera beroa izan zuen, hala jarraitzaile nola salmenten ikuspuntutik. Aurkezpen kontzertua Chiapasen aldeko mugimenduaren jaialdian egin zuten, Oñatin. Gerora beste hainbat emanaldi iritsi ziren, tartean Espainian aurreneko aldiz egin zituztenak. Alabaina, 1999ko abuztuaren 13an azken kontzertua eman zuten Arantzan (Nafarroa). Laukoteak, arrakastaren gailurrean, taldea desegitea erabaki zuen, arrazoi jakinik gabe. "Hirugarren diskoa grabatzera sartzeko prest ginen, eta diskoetxearekin azken kontuak egitera autoan gindoazen, Lekeitiorantz, Angelillorekin elkartzera, Jabiertxo managerrarekin batera. Bidean, beste inongo misteriorik gabe, taldea uztea adostu genuen".

Latzen bere garaian talde euskaldun arrakastatsuenetarikoak izan dira, Su tagar, Ken zazpi, Berri txarrak... taldeekin. Ikusi duzuenez taldea desegin egin zen inolango arrazoi jakinik gabe. Latzen banandu ostean, lau kideek ez zuten musika baztertu.
Alabaina, 2007ko urriaren 2an Latzeneko lau musikariek beren proiektuak albo batera utzi eta taldearen azken kontzertu bira egingo zutela iragarri zuten. Esan eta egin. Urriaren 12an Infernuko ateetan birari hasiera eman eta 15 kontzertu eman zituzten Euskal Herrian. Tartean, Eskoriatzan emandako kontzertua grabatu zuten zuzeneko lan berri bat kaleratzeko. Horrela, 2008an Helmuga izeneko zuzeneko disko eta DVDa argitaratu zuten. Oñatiko taldearen azken testigantza. Ondoren, lan berria aurkezteko beste zenbait kontzertu jo eta Latzen behin betiko lozorroan sartzea erabaki zuten.

15 nov 2010

Betagarri - Bizitzari Txistuka (2009)

Gaurko berria betagarrik ateratako azken diskola izango dugu.
Betagarri Euskal Herriko ska eta rock musikataldea dugu, araban eta Nafarroan, ikatza egiteko aitzinean erabiltzen ziren egur betak dira betagarriak. Eta, taldekideen esanetan, "kaña eman" ere esan nahi du. Horrekin lotuta, taldearen leloetako bat da "dantzan ere iraultza egitea". Gasteizen sortu zuten zortzi lagunek, hala, 1993an Miguel Angel Sanz (bateria), Pablo Rodriguez (baxua), Aitor Ruiz de Arbulo (gitarra), Gonzalo Zaldibar (gitarra), Iñaki Ortiz de Villalba (ahotsa), David Gabiña (saxofoia), Mikel Sanz (tronboia) eta Unai Lobo (tronpeta) Gasteizko La Nave Pirata entsegu lokalean L izeneko maketa prestatzen hasi ziren. 
Dagoeneko, Betagarrik 8 diska kaleratu du eta ska-rock talderik arrakastatsuenetariko bat da.
Bizitzari txistuka lanak azken errepertorioa biltzen du, azken bi urteetan taldean konposaturiko hamalau kantu mamitsu. Izenburuaren esanahiak adierazten duen joko bikoitzean laburbiltzen da taldeak musikarekiko eta bizitzarekiko azaltzen dituen jarrera eta konpromisoa: baikorra, alaia, sentimentala
eta solidarioa, munduak eta pertsonek aurrera egin behar baitute.

Guztiok daukagu ilusioren bat, eta kanta berri hauek, harentzat eginiko musika dira. Amets eder baten sintonia beroa.


Abestiak
1 Haundiena
2 Denbora
3 Badira
4 Bizitxari Txistuka
5 Peep Show
6 Con El Sol
7 Sweet Mary
8 Iratitik Deika
9 90 Minutu
10 Jungle
11 Mingering Mike
12 Baliteke
13 Lucio
14 Lo


Diska jaitsi


Diska erosi




13 nov 2010

Berri Txarrak - Abenduaren 13 eta 14an Bilboko kafe antzokian

Atzo irakurri neban moduan, Berri Txarrak talde Nafartarra, Bilboko kafe antzokian bi emanaldi eskainiko ditu jarraian. Bilboko kafe antzokiaren XV. urteurrena ospatzeko. Abenduaren 13an eta 14an izango dira hitzordu bereziak eta sarrerak (12/15 Euro) honako web honetan salgai dituzuz: Kafeantzokia.com
Berri Txarrak lehen esan dodanez 1994an, Nafarroan (Lekunberrin) sortutako taldea da eta euskeraz abesten dute. Heavy metala, Rock, hardcore eta poparen eraginak ditu. 
Lehenengo diskan Berri Txarrak deitua eta 1997an kaleratua, Su ta Garren ildoko abesti sorta bat  utzi zuen. 1999. urtean bere bigarren diska atera, Ikasten. Lan honetan bere etorkizun arrakastatsua iragarri ahal dezakegu.
2001eko abuztuan Andoaingo Garate estudiotan euren hirugarren lana amaitu zuten, Eskuak/Ukabilak. Bertan taldearen klasikoetako batzuk aurki ditzakeguz: "Oihu", "Stereo" edo "Biziraun".
Euren laugarren diskoa 2003ko urrian kaleratu zuten Libre (c) izenburupean. "Denak ez du balio" abestian Rise Against taldeko Tim abeslaria kolaboratzen du. Disko honek jarrera ezin hobea publiko eta kritikaren aldetik.
Jaio.Musika.Hil diskoa hirukote moduan kaleratu zuten 2005ean. Kritikak berriro lan berria txalotu zuen.
Niretzat hau da egin duten diskarik onena, bertan "Bueltatzen", "Oreka", "Berba eta irudia" edota "Isiltzen banaiz" bezalako abestiak batzen ditu.
2009an euren azken lana kaleratu dute Payola deitua, bertan abestirik onena "Maravillas" izanda, abesti hau  Maravillas Lamberto neska gazteari eginiko abestia da. Neska nafar hau, Larraga herrian jaio eta bizi zen,Espainiako Gerra Zibilean, bere aitarekin batera, bortxatu eta erail zuten arte.

Hona hemen "Oihu" abestiaren bideoa. Espero dot gogoko izatea zuek ere.



11 nov 2010

Esne Beltza - Noa (2010)

Aspaldiko!
Azken aldiotan ohiartzun egiten ari den talde batez hitz egingo dizuet gaur, hain zuzen ere Esne Beltzaz.
Esne Beltza orain dela gutxi sortutako talde euskalduna da, taldea sortzearen ideia Xabi Solanori otu zitzaion Fermin Muguruzarekin gira batean zegoela. Taldearen izena (Esne Beltza: Leche Negra) Fermin Muguruzak berak proposatu zuen paradoxa bat egin nahian. Ferminek esan nahi zuena zen "beltzen" musika, musikari zurien bidez jotzea, taldeak, batez ere: reggae, skaeta hip hop-en nahaste bat egiten dute trikitrixarekin batera.
Fermin Muguruzaren kontrabandaren musikari batzuk gehitu ziran proiektura, baita Xabi Solanorekin Etzakit edo The Solanos taldeetan jo duten musikari batzuk ere.
2008an taldearen lehen diska ateratzen da Made In Euskal Herria deitua. Lan hau 15 abesti batzen ditu, batez ere euskaeraz abestuak baina abesti eta ahapaldi batzuk gaztelaniaz, ingelesez edota portugaldarrez.
2009an taldearen kide batzuk Xabi Solanok buru lez, CD+DVD bat grabatu zuten: Esne Zopak - Esnesaltzailearena. Lan hau trikitrixaren mundura eskainita zegoen eta abestiak ildo horretakoak dira. Trikitilarien elkarrizketa  batzuk agertzen dira baita ere.
Urte honen ekainean bere bigarren lana atera dabe Noa deitua, diska honek 17 abesti ditu eta bestean moduan euskeraz abesten dute nagusiki baina beste hizkuntza batzuk erabilita. Bere estiloari leial jarraitzen dabe. Hemen diska deskargatu ahal izango duzu.

ABESTIAK:
01 Hommes et femmes de couleur
02 Lurraren
03 Hona bostekoa
04 Hankatxuak
05 Eskuekin
06 Hogei
07 Hiru kolpetan!
08 Gogoak
09 Sonidero
10 Freedom
11 Sortzen
12 Rocokokofader
13 Revolutions piratak
14 Break-rut
15 Noa
16 Love my land mix
17 Nafar Erreinua


Noa Jaitsi



Noa diskaren prezentazio bideoa

2 nov 2010

Kaotiko - Azaroaren 13an Zamudion

Kaixo irakurle maiteak!
Zelan pasa dozue Zubia? Nik indarrak berritu ditut eta erabaki dot Azaroaren 13an Zamudiora joatea kaotiko ikustera gogoekin aurkitzen naz eta. Gainera bertara joaten aniamtu ezkero kaotiko entzun ahal izango duzu ta gainera dohainik!
Kaotiko Agurainen 1990ko hamarkadaren amaieran sortutako euskal rock taldea da, taldea euskalduna izanda ere nagusiki gaztelaniaz abesten du.
Kaotiko baino lehenago Kaos Etiliko deitzen zen talde baten aritu ziren bere kideetako hiruk. Horrela Kaos Etiliko desegin zenean hauek Kaotiko sortu zuten. Bere lehen diska 2001. urtean argitaratu zuten Mundu Kaotiko deitua. Hurrengo lana 2003an kaleratua Raska y Pierde du izena. Bi diska hauek grabatu eta gero, Gazteisko Azkena aretoan 2004ko apirilaren 17an emandako kontzertua grabatzea erabaki zuten ta horrela 2005eko martxoaren 14an DVD batean argitaratuz.
Concierto de Kaotiko  (Bilbao) el 29/01/2008Laugarren lanak Destino Escrito izena du, Unibersal zigilupean argitaratu zutena 2006an. Azkenik, 2008ko otsailaren 21ean argitaratu zuten beren bostgarren eta azkeneko lana orain arte, Adrenalina izenekoa. Azken lan honetan euskeran idatzitako abesti bat badute ere, Paradisu Taberna izenekoa.


Zamudioko kontzertuaz aparte beste leku batzutan ere bere musika apartaz gozatu ahal izango duzu.
Hemen usten dizut helbidea hobeto komeni zaizun kontzertura joan ahal zaitezan.
Kaotiko Kontzertuak
Hona hemen kaotikoren abesti bat: Rico deprimido.


31 oct 2010

Ken Zazpi - Ortzemugak Begietan (2010)

Hemen naz berriro lagunok!
Gaurko txokoa ken zazpiren diska berriaz idatziko dut.
Diskoa dagoeneko dago salgai eta Ortzemugak begietan du izena, diskoaren aurkezpena urriaren 29 izan zen, hain zuzen ere pasadan barikuan.
Taldea "La casa de Iñaki" eta Hi Gain estudiotan grabatu eta gero Los Angelesera bidaiatu zuen bertan After Hours estudioan soinu nahasketak eta azken ukipenak egiteko. Gainera azken lan honetan Joseba Sarrionaindia, Jon Maia eta Maialen Lujanbio bertsolariak, Uxue Alberdi eta Julen Gabiria letretan eta teklatuetan Joxe Senperenaren kolaborazioak izan dituzte. 
Taldeko kideak bere iluzio guztiak jarri dabe diskaren grabaketan.
Nire ustez diska ona da, ta beren abestien artean "Hel Nazazu Eskutik" aipatu behar da.



Abestiak
01-Hegoak Astindu
02-Hel Nazazu Eskutik
03-Ihes Betean
04-Utzi Nazazu
05-Teloia Jeisten Denean
06-Hemen Gaude
07-Eta Azkenak Hasera
08-Itsasoa Gara
09-Bala Bat Lurpean
10-Gilzak

Diska Jaitsi


28 oct 2010

Su Ta Gar

Aupa lagunok!
Hemen nago bueltan izugarri gustatzen zaidan talde Eibartar batetaz hitz egiteko.
Jadanik batzuk asmatu izan dozue, gaur Su ta gar taldeari buruz emango dut blogaren zatitzo hau.
Esan dudan mooduan, Su ta gar Gipuzkoako Eibar herrian sortzen da 1987an. Bere sortzaileak Aitor Gorosabel, Asier Osoro, Xabier Bastida eta Borxa arrillaga ziren. Eibartarrek lehen kontzertua 1988an eman zuten, eta lehenengo grabaketa euren kontura izan zen 1989an, maketa hainbeste oihartzun egin zuen zein bigarren lan bat egitera bultzatu ziren taldeko kideak.
Bigarren maketak bere lehen diskoa ateratzea bultzatu zuen, jaiotze basatia 1991 an argitaratua.
Lehenengo diska honetan melodiak zati azkar eta melodikoak motel eta bortitz diren beste batzuekin nahasten ditu. 1992an su ta garrek Esan ozenki diskoetxea aukeratzen du bere bigarren diskoa argitaratzeko "Hortzak estuturik" deitua.  1995ean Borxak istripua eduki zuen eta eragin handia izan zuen taldean, Galder, Borxaren anaia hasi zen orduan baterian.
1996ko maiatzean "Sentimenak Jarraituz" izeneko diskoa kaleratu zuten. Lan honekin batera, lehenengo aldiz, bideoklip bat aterako zuten, diskoari izena ematen dion abestiaren inguruan. Bideoklip honek hainbat sari jaso zituen.
1997ko iraila eta urria bitartean "Agur jauna gizon txuriari" lana kaleratu zuten. Disko honetan thrash metal indartsu eta pisutsua jorratuko zuten. Soinu geldoagoa lehenengo diskoekin konparaturik, eta Aitorren ahotsa urratuagoa. Urte bereko uztaila eta iraila bitartean estudioan sartu ziren disko berria grabatzeko asmoz. Azaroaren 8an Gor diskoetxearekin batera "Homo Sapiens?" izeneko lana atera zuten. Lan honetan lehenengo diskoetako freskotasuna berreskuratzen dute, neurri batean, thrash metalarekin nahastuta baina "Agur Jauna gizon txuriari" baino pixka bat azkarrago eta melodikoagoa. Diska honek salmenta kopurua handituko zuen, eta askorentzat beraien diskarik onenetariko bat da. Zuzenean aurkezteko argi muntaia berezia erabili zuten, horregatik soilik Euskal Herrian aurkezpenak egingo zituzten. Beraien espektakulua argitaratzeko asmoz, Iholdilparraldeko herrian, 2001ko apirilaren 1ean, bideoa grabatu eta "Homo Sapiens Tour 2000" izenarekin argitaratu zuten.Hau diskoetxe berberarekin atera zuten. Zinta honetan azken hiru disketako 14 kanta bilduko zituzten.
2000aren bukaeran eta2001aren hasieran lau kontzertu grabatu ostean, zuzeneko diska bikoitza prestatu eta 2001eko apirilean atera zuten, "Jo Ta Ke" izenarekin. Oso diska arrakastatsua izango da eta toki askotan aurkeztuko dute, jendetza handia bilduz. "Jo Ta Ke" aurkezpen bira hasi bezain laster, Iban Zugarramurdik baketak utzi eta bere lekuan Galder Arrillaga berriro sartuko da taldean. Borxaren anaia orain arte egongo da taldean.
Hainbat kontzertu egin ondoren, 2003ko apirilean "Itsasoz beteriko mugetan" 12 abestiko estudioko zazpigarren lana atera zuten. Lan honetan musika gogorra zein lasaiagoa egingo dute. "Agur Jauna gizon txuriari" eta "Homo sapiens?" diskako Thrash Metal doinua pixka bat leunduko dute, eta heavy klasikoa zein hard rock-a landuko dute, balada hunkigarri eta toke modernoekin.
2006ko apirilaren hasieran "Jainko Hilen Uhartean" izeneko zortzigarren estudioko lana atera zuten. Aldaketa nabarmena da oraindik aurrera diskoetxe propioa sortuko dutela, soilik beraien lanak argitaratzeko. Beraz diska "Jo Ta Ke Ekoizpenak" izeneko diskoetxe berri batekin editatuta dago.
Indar handiko taldea da eta lehenengo diskoetan batez ere nabari daiteke betiko Heavy Metal estiloa, Gorosabelek ahotsa ipintzeaz apartesoloetaz arduratzen da.



Talde hau izugarri gustatzen zait eta abesti asko dira famatuak, hona hemen famatuenetariko bat, espero dot gustokoa izatea.
http://www.youtube.com/watch?v=hu2oao3S-xQ



25 oct 2010

Sarrera

Kaixo lagunok!
Rock onena entzuteko prest? Hori bai, guztia euskeraz!
Nik Jon naz eta blog honetan euskal rock taldeei buruz hitzegingo dut: haien berriak, kontzertuak, diska berriak, edota zure gustuak adierazi ahal izango duzuz.
Ahaleginduko naiz bloga egunerotzea, baina egunen baten ez badot ezer jartzen ez arduratu laster sarrera berriak egingo ditudalako.
Agur bero bat guztiei ta GORA EUSKAL ROCKA!