Latzen Oñatin 1993an Gorka Lazkano (bateria jotzailea), Joxemari Azpitarte (baxua) eta Aitor Uriartek(ahotsa) sortutako musika taldea zen. Latzenen bizitza musikaren munduan oso laburra izan zen, estuioko bi diska bakarrik ditu, baita maketa bat ere.
Oso gazte hasi ziran eta Carlos Kreatoren estudioan grabatu zuten bere lehenengo maketa, Heriotzari deika deitua. Taldearen heavy musika indartsuak ohiartzuna izan zuen.Horrela 1996an bere lehenengo diska kaleratu zuten Ohiuka diskoetxearekin, Kontzientzia ala infernua deitua. "Bat gehiago", "Hiesa ihes" eta "Ze ingo xu" kantuek eta irratian mila bider errepikatu zuten "Laztana" baladak areagotu egin zuten Oñatikoen arrakasta. Urte hartan jende ugari joan zen Latzenen kontzertuetara. Adibidez, Bilboko Aste Nagusian Gas plazan emandako zuzenekoa jendetsua izan zen.
1997. urte bukaeran, taldeak atsedena hartu eta euren bigarren diskoa egiten hasi ziren. Urtebete geroago diskoetxe berberarekin Ardi larruz lana atera zuten. Gipuzkoarrek euren musika gogortu, eta, aldi berean, moteldu egin zuten. Metal pausatuago eta pisutsuago baten alde egin zuten. Gipuzkoarren bigarren lanak ere harrera beroa izan zuen, hala jarraitzaile nola salmenten ikuspuntutik. Aurkezpen kontzertua Chiapasen aldeko mugimenduaren jaialdian egin zuten, Oñatin. Gerora beste hainbat emanaldi iritsi ziren, tartean Espainian aurreneko aldiz egin zituztenak. Alabaina, 1999ko abuztuaren 13an azken kontzertua eman zuten Arantzan (Nafarroa). Laukoteak, arrakastaren gailurrean, taldea desegitea erabaki zuen, arrazoi jakinik gabe. "Hirugarren diskoa grabatzera sartzeko prest ginen, eta diskoetxearekin azken kontuak egitera autoan gindoazen, Lekeitiorantz, Angelillorekin elkartzera, Jabiertxo managerrarekin batera. Bidean, beste inongo misteriorik gabe, taldea uztea adostu genuen".
Latzen bere garaian talde euskaldun arrakastatsuenetarikoak izan dira, Su tagar, Ken zazpi, Berri txarrak... taldeekin. Ikusi duzuenez taldea desegin egin zen inolango arrazoi jakinik gabe. Latzen banandu ostean, lau kideek ez zuten musika baztertu.
Alabaina, 2007ko urriaren 2an Latzeneko lau musikariek beren proiektuak albo batera utzi eta taldearen azken kontzertu bira egingo zutela iragarri zuten. Esan eta egin. Urriaren 12an Infernuko ateetan birari hasiera eman eta 15 kontzertu eman zituzten Euskal Herrian. Tartean, Eskoriatzan emandako kontzertua grabatu zuten zuzeneko lan berri bat kaleratzeko. Horrela, 2008an Helmuga izeneko zuzeneko disko eta DVDa argitaratu zuten. Oñatiko taldearen azken testigantza. Ondoren, lan berria aurkezteko beste zenbait kontzertu jo eta Latzen behin betiko lozorroan sartzea erabaki zuten.

No hay comentarios:
Publicar un comentario