Bisitariak

28 oct 2010

Su Ta Gar

Aupa lagunok!
Hemen nago bueltan izugarri gustatzen zaidan talde Eibartar batetaz hitz egiteko.
Jadanik batzuk asmatu izan dozue, gaur Su ta gar taldeari buruz emango dut blogaren zatitzo hau.
Esan dudan mooduan, Su ta gar Gipuzkoako Eibar herrian sortzen da 1987an. Bere sortzaileak Aitor Gorosabel, Asier Osoro, Xabier Bastida eta Borxa arrillaga ziren. Eibartarrek lehen kontzertua 1988an eman zuten, eta lehenengo grabaketa euren kontura izan zen 1989an, maketa hainbeste oihartzun egin zuen zein bigarren lan bat egitera bultzatu ziren taldeko kideak.
Bigarren maketak bere lehen diskoa ateratzea bultzatu zuen, jaiotze basatia 1991 an argitaratua.
Lehenengo diska honetan melodiak zati azkar eta melodikoak motel eta bortitz diren beste batzuekin nahasten ditu. 1992an su ta garrek Esan ozenki diskoetxea aukeratzen du bere bigarren diskoa argitaratzeko "Hortzak estuturik" deitua.  1995ean Borxak istripua eduki zuen eta eragin handia izan zuen taldean, Galder, Borxaren anaia hasi zen orduan baterian.
1996ko maiatzean "Sentimenak Jarraituz" izeneko diskoa kaleratu zuten. Lan honekin batera, lehenengo aldiz, bideoklip bat aterako zuten, diskoari izena ematen dion abestiaren inguruan. Bideoklip honek hainbat sari jaso zituen.
1997ko iraila eta urria bitartean "Agur jauna gizon txuriari" lana kaleratu zuten. Disko honetan thrash metal indartsu eta pisutsua jorratuko zuten. Soinu geldoagoa lehenengo diskoekin konparaturik, eta Aitorren ahotsa urratuagoa. Urte bereko uztaila eta iraila bitartean estudioan sartu ziren disko berria grabatzeko asmoz. Azaroaren 8an Gor diskoetxearekin batera "Homo Sapiens?" izeneko lana atera zuten. Lan honetan lehenengo diskoetako freskotasuna berreskuratzen dute, neurri batean, thrash metalarekin nahastuta baina "Agur Jauna gizon txuriari" baino pixka bat azkarrago eta melodikoagoa. Diska honek salmenta kopurua handituko zuen, eta askorentzat beraien diskarik onenetariko bat da. Zuzenean aurkezteko argi muntaia berezia erabili zuten, horregatik soilik Euskal Herrian aurkezpenak egingo zituzten. Beraien espektakulua argitaratzeko asmoz, Iholdilparraldeko herrian, 2001ko apirilaren 1ean, bideoa grabatu eta "Homo Sapiens Tour 2000" izenarekin argitaratu zuten.Hau diskoetxe berberarekin atera zuten. Zinta honetan azken hiru disketako 14 kanta bilduko zituzten.
2000aren bukaeran eta2001aren hasieran lau kontzertu grabatu ostean, zuzeneko diska bikoitza prestatu eta 2001eko apirilean atera zuten, "Jo Ta Ke" izenarekin. Oso diska arrakastatsua izango da eta toki askotan aurkeztuko dute, jendetza handia bilduz. "Jo Ta Ke" aurkezpen bira hasi bezain laster, Iban Zugarramurdik baketak utzi eta bere lekuan Galder Arrillaga berriro sartuko da taldean. Borxaren anaia orain arte egongo da taldean.
Hainbat kontzertu egin ondoren, 2003ko apirilean "Itsasoz beteriko mugetan" 12 abestiko estudioko zazpigarren lana atera zuten. Lan honetan musika gogorra zein lasaiagoa egingo dute. "Agur Jauna gizon txuriari" eta "Homo sapiens?" diskako Thrash Metal doinua pixka bat leunduko dute, eta heavy klasikoa zein hard rock-a landuko dute, balada hunkigarri eta toke modernoekin.
2006ko apirilaren hasieran "Jainko Hilen Uhartean" izeneko zortzigarren estudioko lana atera zuten. Aldaketa nabarmena da oraindik aurrera diskoetxe propioa sortuko dutela, soilik beraien lanak argitaratzeko. Beraz diska "Jo Ta Ke Ekoizpenak" izeneko diskoetxe berri batekin editatuta dago.
Indar handiko taldea da eta lehenengo diskoetan batez ere nabari daiteke betiko Heavy Metal estiloa, Gorosabelek ahotsa ipintzeaz apartesoloetaz arduratzen da.



Talde hau izugarri gustatzen zait eta abesti asko dira famatuak, hona hemen famatuenetariko bat, espero dot gustokoa izatea.
http://www.youtube.com/watch?v=hu2oao3S-xQ



No hay comentarios:

Publicar un comentario